2012/09/25

MAUSHAUS: Irudimena lantzen

Askotan helduak txundituta gelditzen gara umeek daukaten irudimen ikaragarriarekin (gure proiektu eta lanetan hainbeste behar dugun irudimen hori). Baina ze momentuan galtzen dugu irudimen aske hori? Zergatik  helduen irudimena "preso" dagoela dirudi batzuetan?

Irudimena askatzeko eta arkitektura lantzeko oraindik umeak garenean sortu da MausHaus, Donostian sortutako programa, bere helburua ondokoa delarik:

Maushaus es un proyecto de educación artística-técnica dirigido a muy jóvenes, donde, a través de talleres, se establecen relaciones afectivas con las arquitecturas y se descubre el lenguaje de la ciudad, mediante el estudio de sus elementos constituyentes.

Maushaus trata de despertar y estimular la curiosidad espacial en los niños, para poder así percibir y respetar el medio urbano, que es el escenario de nuestro vivir.


+Info: http://maushaus-by-rulot.blogspot.com.es/

2012/09/24

MARSELLA, Iraganetik Etorkizunera...



Marsellako lehenengo analisia egiterakoan, bi ikuspuntu nagusitik habiatu gara:

                1_Memoria historikoa

                2_Etorkizuneko hiria, hiriburu kulturala, alegia.

Memoria historikotik hasita, garrantzitsua iruditu zaigu iraganean (baita gaur egun ere) Afrikarekin izan duen erlazio zuzena, kultur elkartruke horrek hiri biak aberastu dituelakoan. Zentzu askotan onura ekartzen du erlazio horrek, bai ekonomian, gastronomian, folklorean, kirolean, etab...
Gerora hiriburu kultural bihurtuko bada hain zuzen ere daukan interkulturalitateagaitik da, hirian bertan biztanlegoaren %20 baino gehiago afrikar sustraiak baititu. Guzti honengaitik garrantzitsua iruditzen zaigu memoria historiko hori berreskuratu edo zentzu batean oroitzapen bat egitea.



Etorkizuneko ikuspuntuari begiratuta, argi dago hiriburu kultural bihurtzeko, hitzak berak esaten duenez  kulturaz gain egongo den hiri bat izango dela. Informazioa begiratuta hurrengo hau proposatzen da hirirako: 400 esposaketa, ikuskizunak, tailerrak etab...
Gure proiektua gauzatzerako orduan, beste ildo batetik jorratzea pentsatu dugu, hain zuzen ere, proiektu berri guzti horien artean ERABILGARRIA izango den flotagarria sortzea.
Erabilgarria esaten dugunean, jendea bertara joatea behartu nahi dugu, hiriak erabiltzea, zure etxeko sukaldea izango balitz bezala. Horretarako onura ekarriko duen flotagarria, gehinbat bat lotura moduan erabiliko den zerbait.