2013/02/25

MOTEL OUT OF THE BLUE




Maartje Dros eta Francois Lombart diseinatzaileak egindako proiektua da. Honetan, pabilioi industrial baten barruan kokatutako motela proiektatzen da, elementu komun moduan aurreko sarreran aipatutako andamioak erabiliz.


Eraikina berez duen kutsu industriala explotatzen da, altzariak egiterako orduan andamioak aukeratzean.


Proiektu honekin andamioen posibilitateetaz jabetzen gara, eta nola bere malgutasuna erabiliz era askotako formak eta erabilerak asetzea posible den.


Sistema hau erabiltzean, erabiltzaileak guztiz inplikatzen ditugu proiektuan, izan ere, errez moldatu, eraldatu eta eraikitzeko sistema da, auzokidean erreztasunez moldatu dezaketena.





2013/02/19

ANDAMIOAK BIRPLANTEATU, BERRERABILI


Andamioen egitura muntatzeko sinplea eta erabilgarria izanik, aurreko sarrerarekin lotuta harmaila posible bat eraikitzeko bidea dela uste dugu, gainera honek ematen dituen aukera zabalak edozein motatako formak sortzea ahalbidetzen ditu.



HARMAILA edo MIKRO-PLAZA ?




Harmailak normalean, kirol ikusleekin lotuta dagoen elementua da. Elementua birplanteatua izan da, ikuspegi barri bat jasanez. Proposatuko diren modulo guztiek gurpilak izango dituztenez, posible izango da mugitzea beharrizan ezberdinei erantzunez. Kirol zelaiko korner baterako diseinua planteatzea izan zen lehen saiakera. Hona hemen sortutako harmail modulua:


Harmaila hortaz, elementu mugikor eta egoera ezberdinetan erabilgarria izango da, plaza txiki ezberdinetan banantzea posible izango dena. Andamioen muntai bera erabili zan, mugitzeko eta montatzeko duten erraztasunagaitik. Horren bitartez harmailak zelaiko edozein puntutara mugitu daitezke. 

Hasiera batean, kornerreko toki bakar baterako kokatzen zen harmail modulo bakarraren diseinua zen helburu. Geroago kirol zelaiaren birmoldatze prozesuaren parte bihurtu zen hasiera batean ariketa bat baino ez zena. Birmoldatze prozesu horretarako bost modulo eraiki behar ziren. Modulo bakoitza esperientzi eta diseinu ezberdina zen eta ondorioz interpretazio ugari egon ziren. 

Elementu hauek sortu izanak, herritarra subjetu aktibo bihurtzen da, ezinbesteko bilakatzen dira hiria eta espazioa moldatzeko orduan eta egokia eta beharrezkoa denaren ardura beregantzen du.

_Internet-en bilatutako adibide hau interesgarria dela uste dugu, elementu mugikor eta moldagarriak sortzeak, herritarra inplikatzea dakarrelako.

HONA HEMEN HARMAIL MODULU EZBERDINAK:

"Elementu bera, interpretazio ezberdinak, behar ezberdinen aurrean sortutako elementua."







2013/02/18

L’école élémentaire de la Corderie, insalubre ?



Eremua aztertzerakoan, eraikin nagusiaren barne sartu gara eta arazo nahiko aurkitu ditugu, bereziki lehen hezkuntzako eskolarekin. Blog batzuk aztertuz eta guraso batzuen eta erakundeen iritziak irakurri eta gero, identifikatzen ditugu arazorik larrienak, gehienbat eremua erabat hondatuta dagoelako:

       -Eskola 5. pisu batean aurkitzen da eta igogaoiluz heldu beharra dago.
       -Eraikin publiko bat izanik une oro mundu guztiarentzako zabalik.
       -Konserjeak ez du bre funtzioa betezen, umeak lagundu, ateak ireki...
       -Lekuaren mantenu txarra: zikinkeria arazoak, graffitiak....
       -Eskilarak umeentzako igotzeko zailak.
       -Higiene norma eskasak.

Uste dugu horrelako eraikin bat, jende guztiarentzako zabalik egonda, ez dela lekurik onena umeentzako irakaskuntza egoki bat bermatzeko. Gainera ekintza desberdin asko batera ematen dira, parking bat dago, nagusientzako eskintzak, grafiteroak...eta hain eremu zabala izanda ez badago ongi gestionatuta txarrera hondatua izango da.

Analisia: Batiment multiactivites