Harmailak normalean, kirol ikusleekin lotuta dagoen elementua da. Elementua birplanteatua izan da, ikuspegi barri bat jasanez. Proposatuko diren modulo guztiek gurpilak izango dituztenez, posible izango da mugitzea beharrizan ezberdinei erantzunez. Kirol zelaiko korner baterako diseinua planteatzea izan zen lehen saiakera. Hona hemen sortutako harmail modulua:
Harmaila hortaz, elementu mugikor eta egoera ezberdinetan erabilgarria izango da, plaza txiki ezberdinetan banantzea posible izango dena. Andamioen muntai bera erabili zan, mugitzeko eta montatzeko duten erraztasunagaitik. Horren bitartez harmailak zelaiko edozein puntutara mugitu daitezke.
Hasiera batean, kornerreko toki bakar baterako kokatzen zen harmail modulo bakarraren diseinua zen helburu. Geroago kirol zelaiaren birmoldatze prozesuaren parte bihurtu zen hasiera batean ariketa bat baino ez zena. Birmoldatze prozesu horretarako bost modulo eraiki behar ziren. Modulo bakoitza esperientzi eta diseinu ezberdina zen eta ondorioz interpretazio ugari egon ziren.
Elementu hauek sortu izanak, herritarra subjetu aktibo bihurtzen da, ezinbesteko bilakatzen dira hiria eta espazioa moldatzeko orduan eta egokia eta beharrezkoa denaren ardura beregantzen du.
_Internet-en bilatutako adibide hau interesgarria dela uste dugu, elementu mugikor eta moldagarriak sortzeak, herritarra inplikatzea dakarrelako.
HONA HEMEN HARMAIL MODULU EZBERDINAK:
"Elementu bera, interpretazio ezberdinak, behar ezberdinen aurrean sortutako elementua."
No hay comentarios:
Publicar un comentario