2013/03/04

BATIMENT MULTIACTIVITE: Lehen gerturaketa

ANALISIA


Eremuaren azterketa hasterakoan, jabetu ginen kota aldaketak garrantzia handia zuela, orubea antolatzeko garaian. Kota aldeketek guztiz mugatu eta definitu dute gure eremua historian zehar,baita gaur egun ere, gauza positibo bat baino, zonaldearen garapenerako oztopo handi bat bihurtu dira.

Gunera hurbiltzerakoan, oztopo garrantzitsuak ikusten ditugu, hala nola harresia, edo maila eta tamaina ezberdinetako hormak, kota ezberdinak mugatzen dituztenak. Harmaila hauen arteko desnibela batzutan gaindiezina da, beste batzuetan, ordea, eskailerak ditugu desnibel hori gainditzeko.


Auzoa definitzen duen beste elementu garrantzitsu bat "Batiment Multiactivite" eraikina da. Honek garrantzi handia du, izan ere, auzoko eta maila handiago bateko zerbitzuak batzen ditu leku bakar batean. Multifuntzionalitate hau, era berean, arazo askoren iturri da, izan ere ekintza ezberdinen arteko banaketa askotan ez da guztiz argia eta arazoak sortzen ditu erabiltzaileen elkarbizitzan.

Bestalde eremuaren beste zati bat berdeguna zabala da, Pierre Pujet parkea. Honek lotura gutxi du gune zonaldearekin nahiz oso gertu egon. Potentzial handiko eremua da, lotura egokiak lortzekotan, aukera asko ematen dituelarik.




ESTRATEGIA