ANALISIA
Eremuaren azterketa hasterakoan, jabetu ginen kota aldaketak garrantzia handia zuela, orubea antolatzeko garaian. Kota aldeketek guztiz mugatu eta definitu dute gure eremua historian zehar,baita gaur egun ere, gauza positibo bat baino, zonaldearen garapenerako oztopo handi bat bihurtu dira.
Gunera hurbiltzerakoan, oztopo garrantzitsuak ikusten ditugu, hala nola harresia, edo maila eta tamaina ezberdinetako hormak, kota ezberdinak mugatzen dituztenak. Harmaila hauen arteko desnibela batzutan gaindiezina da, beste batzuetan, ordea, eskailerak ditugu desnibel hori gainditzeko.
Bestalde eremuaren beste zati bat berdeguna zabala da, Pierre Pujet parkea. Honek lotura gutxi du gune zonaldearekin nahiz oso gertu egon. Potentzial handiko eremua da, lotura egokiak lortzekotan, aukera asko ematen dituelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario