2013/04/29

The Highrise of Homes: Traveling Exhibition, 1981 to 2005


1909.urtean, Life aldizkarian arkitekturaren mundua irauliko duen marrazki bat argitaratzen da. A.B. Walkerren marrazki bat da, eta funtzean etxe konbentzionalak etxeorratz batean txertatzea izango litzateke. Modu horretan landa bizitzak ematen dituen abaintaila guztiak hiri baten barnean edukitzea posible izango litzateke. Ideia horri jarraituz Rem Koolhaas eta Le Corbusier bezalako arkitektoek, arkitektura aurrefabrikatuarekin batera zenbait kontzeptu garatu zituzten, Unite d'Habitation adibide argia dugularik.

Honen inguruan adibide bat jarriko dugu, 1980-ko hamarkadan James Wines eta SITE empresak 
sortutako fantasiazko proiektu bat: 

The Highrise of Homes



Proposamen honek 15-30 historioz osatuta dago, dentsitate handiko hiri lurzoru baten barnean kokatuko zena. Ez da bakarrik etxebizitzez osatzen, instalazioak, dendak, aparkalekuak eta etxebizitzez osatuta dago. Egituraren eskema altzairu eta hormigoizko matrize batez osatuta egongo litzateke, eta honek modu bertikal batean komunitate bat  sostengatuko luke, herrizketan antolatuta egongo zena, solairuz solairu. Solairu bakoitza plataforma flexible baten moduan funtzionatzen du, eta orube baten edo partzela desberdinen moduan tratatu daiteke. Erdigunean igogailu bat eta nukleo mekaniko batek etxebizitza, kale, eta lorategiei zerbitzua eskeintzen diete.




Proiektu honen atzean dagoen filosofia ulertzeko erraza da: XX.mendeko etxebizitzei kritika bat egiten die, euren ustez etxebizitza blokeak homogeneizatuta daude, eta ez dute aurpegirik, gizakia ez da hiriaren parte ez delako bere presentzia nabaritzen. Horregaitik proiektu honek identitatearen alde egiten du eta gizakiaren presentzia indartu, collage baten biratez dibertsitatea eta kultura hiri paisaian txertatzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario