2012/11/28

PLANTEAMENDUA 2.0



Dagoeneko programa guztiz osaturik ez zegoelakoan, atzera begirada bat bota dugu eta auzoan gehiago barneratuz bere historian ohituretan murgildu gara bertara moldatzen den espazio egokiena proiektatzeko. Kasu honetan ikusi dugu, historikoki nahiko marginatuta egon de auzo bat izan dela baina gutxinaka indarra hartzen joan da, artisautzari esker batez ere. 




Txoko hau nahiko txikia da, eta proposatu dugun programa guztiarentzako plazara hedatzea erabaki dugu, aurreko planteamenduan bezala. Horrela bada, hasieratik geneukan eremua solido baten moduan utzi dugu dagoeneko eraikinaren jarraipen baten moduan eta plazari begira erabileretarako egokituko diren forma irreglularra hedatzen joango dira.




Oin planta hau aztertuz ikusiko dugu espazio publiko gogorrarekin lotura etengabea dela beheko espazio guztia askea izango baita eta ibiltaria eremu guztitik zehar mugitzeko aukera izango dute baita barnealdean planteatzen den lorategi eta ondoko plazara ere.



Ebaketa honi esker ikusten da nola zuhaitzak errespetatuz behe aldeko zona guztia askea izango den. Era berean plaza biak komunikatuko dira.




Sortuko den forma prisma irregularres osatua egongo da, eta plazara hedatzeko keinu batekin prisma horiek bertara eraman ditugu, proiektutik askatuko balira bezala. Era berean, hasierako programa finkatzen dugun merkatua hemen hemango da irudiak agertzen den tramankuluarekin lore postuak sortuz.


2012/11/22

GARABI POSIZIOAK

PERTZEPZIO SENSIORALA                                                                                     



Muntaia honekin sentzumenek gure txoritokitik igarotzean zer nolako pertzepzioak barneratuko lituzketen adierazi nahi dugu, bai materialengaitik, bai kokapenagaitik baita sortzen diren espazioengaitik ere.


POSIZIOA



Azkenik, eta mugimendu askatasun batetik habiatuz, garabiari buelta eman diogu erabilgarritasun puntu bat ateratzeko asmoz. Horrela, bere goiko zatia behealdean jarriz, tunel baten antzeko pasabidea sortu nahi dugu, beheko espazioa eta miradorea lotuko dituenak. Gainera, hasieran planteatutako tiranteak jarriz, gune desberdin bi sortzen ditugu :
  
- Pasabidea-lurra: tirante gehiago, eremu itxiagoa, txorien kaiola.
- Tontorra - pasabidea: tirante gutxiago, eremu zabala, txoriak aske.




2012/11/20

TERRENORA HELDU



Dagoeneko eraikinari atzikituta geratzen den espazioa komunikazio gune bezala erabiliko dugu, bertan igugailuak, eskailera eta komuna kokatuko ditugularik. Horrela, gainontzeko espazio guztia plazara hedatuko ditugu, nukleo horren eta espazioen artean plataforma lotura sortuz. Plazara gelditzen diren espazioak garai bateko fatxadari keinua egingo diote, eta mailakatuta bertako jarduerak antolatzen joango dira.

2012/11/19

Programa garatzen



HELBURUA: 

_Programa Marsellarekin kutsatu.
_Kontzeptua zehaztu, eremuarekin erlazionatuz.
_Erabiltzaile mota eta ekitzak mugatu.

2012/11/08

Programaren hastapenak





" Cada cultura en un sitio y la nuestra en la de todos" Oscar  plens.

Antropologo honek dioenaren arabera etorkinen kulturak erabat moldatu behar dira doazen lekura, eta guk kontzeptu hori aldatu nahi dugu. Ez dugu Marsellako kultura helduberriengan inposatu nahi, baizik eta eurena partekatzea eta laguntza extra batekin hemengoarekin elkartzea.


2012/11/06

Tarteko espazioetan zer?

Gaur egungo arkitekturaren egoera, asko aldatu da orain dela urte batzuk ematen zen arkitekturarekin alderatuz. Lehengo egoera oso ezberdina zen, aurrekontu erraldoiak, kontrol gabeko inbertsioak; arkitektura negozio bihurtzea asken finean. Bideo honetan Pil Pil projects arkitektura berria taldea, buelta bat ematen dio orain arte gertatutako egoera honi. 



Zer gertazen da orain beste espazioekin? Orain arte errentableak izan ez diren espazioekin? Baldintza ekonomiko honengatik, eraikinen tarteko espazioak ahaztuak izan dira gure arkitekturan. Bideo honetan hainbat aukera eta ideia proposatzen dira.




Egileak: PIL-PIL projects

2012/11/05

TXORITOKIA: Kontzeptuak

BASO METALIKOA 


KAOSA


PENDULOA




TXORITOKIA: lehenengo ideiak



Txoritokiaren planteamenduarekin hasterakoan argi genuen natura izango zela influentzi nagusia, horrelako proiektu aske bat gauzatzerako orduan txoriek izango zirelako protgonista. Natura kasu honetan askatasun puntu batekin ikusten dugu, txorien hegaldiarekin erlazionatuta aire fresko eta kaotizitate puntu batekin erlazionatzen dugu. Garabiaren faktorea erabili beharra zegoen proiektu honetan, eta bertatik habiatuta "pendulo" kontzeptuarekin kable batzuk eskegitzea erabaki genuen, era aske eta kaotiko batean lurrera lotuko zirenak. Horrela lurrarekin kontaktuan egotean tentsatu egingo ziren eta azalera diferenteak sortu kableen artean. Azalera horiek era desordenatu batean elkar komunikatuko lirateke,eta malla metalikoz baliatuta metalezko baso baten itxura lortuko genuke.

ENTREGAREN DESGLOSEA

IDEIA


 OINAK



ALTXAERAK: egunez / gauez


DETAILEAK