2012/11/28

PLANTEAMENDUA 2.0



Dagoeneko programa guztiz osaturik ez zegoelakoan, atzera begirada bat bota dugu eta auzoan gehiago barneratuz bere historian ohituretan murgildu gara bertara moldatzen den espazio egokiena proiektatzeko. Kasu honetan ikusi dugu, historikoki nahiko marginatuta egon de auzo bat izan dela baina gutxinaka indarra hartzen joan da, artisautzari esker batez ere. 




Txoko hau nahiko txikia da, eta proposatu dugun programa guztiarentzako plazara hedatzea erabaki dugu, aurreko planteamenduan bezala. Horrela bada, hasieratik geneukan eremua solido baten moduan utzi dugu dagoeneko eraikinaren jarraipen baten moduan eta plazari begira erabileretarako egokituko diren forma irreglularra hedatzen joango dira.




Oin planta hau aztertuz ikusiko dugu espazio publiko gogorrarekin lotura etengabea dela beheko espazio guztia askea izango baita eta ibiltaria eremu guztitik zehar mugitzeko aukera izango dute baita barnealdean planteatzen den lorategi eta ondoko plazara ere.



Ebaketa honi esker ikusten da nola zuhaitzak errespetatuz behe aldeko zona guztia askea izango den. Era berean plaza biak komunikatuko dira.




Sortuko den forma prisma irregularres osatua egongo da, eta plazara hedatzeko keinu batekin prisma horiek bertara eraman ditugu, proiektutik askatuko balira bezala. Era berean, hasierako programa finkatzen dugun merkatua hemen hemango da irudiak agertzen den tramankuluarekin lore postuak sortuz.


1 comentario:

  1. Joku bolumetriko oparoa ikusten da irudietan. beharrezkoa litzateke une honetan ikerketa bat egitea ea sortu duzuen programarako egokitasuna lortu duzuen ala ez. azalpenetan programaren eskakizun espazialen aipua falta da, eta emaitza arkitektonikoari horren karentzia somatzen zaio... eskeman bada ere, programaren antolakuntza programatikoa planteatu, lagungarria izango zaizue

    ResponderEliminar