2012/11/05

TXORITOKIA: lehenengo ideiak



Txoritokiaren planteamenduarekin hasterakoan argi genuen natura izango zela influentzi nagusia, horrelako proiektu aske bat gauzatzerako orduan txoriek izango zirelako protgonista. Natura kasu honetan askatasun puntu batekin ikusten dugu, txorien hegaldiarekin erlazionatuta aire fresko eta kaotizitate puntu batekin erlazionatzen dugu. Garabiaren faktorea erabili beharra zegoen proiektu honetan, eta bertatik habiatuta "pendulo" kontzeptuarekin kable batzuk eskegitzea erabaki genuen, era aske eta kaotiko batean lurrera lotuko zirenak. Horrela lurrarekin kontaktuan egotean tentsatu egingo ziren eta azalera diferenteak sortu kableen artean. Azalera horiek era desordenatu batean elkar komunikatuko lirateke,eta malla metalikoz baliatuta metalezko baso baten itxura lortuko genuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario