Gure proiektuaren lelo nagusia NATURAREN KOLONIZAZIOA da. Lelo hau oso idea simple batetik ateratzen da: munduan zehar, natura libre dabilen elementua da, kontrolagabea, mugarik gabea; existitzen den elementu libre eta anarkikoena da.
Hirigintzari dagokionez, gure hirietan natura zatiak erabiltzen ditugu hiriari alde natural eta osasuntzua emateko, eta aldi berean, hiriaren bizigarritasuna handitzeko. Orokorrean lorategiak bi erara antolatzen dira, lorategi frantziar moduan eta lorategi ingeles moduan. Lorategi frantziarra oso lorategi geometrikoa da, natura kontrolatzeko nahia duena. Lorategi ingelesa berriz, naturaren esentzia mantentzen du, bere purutasunaren zati handi bat, libre utziz.Ala ere, bi lorategi hauen amaieran beti aurkituko dugu elementu mugatzaile bat, horma edo hesia, hiria eta alde naturala banatzen dituena.
Gure teorema urrunago doa, hurrengo ideia planteatuz:
Zertakako utziko dugu natura era libre batean, lorategi ingeles batean bezala, hiriarekin talka egiten duenean askatasun hori guztiz desagertarazten badugu? Zergatik ezin dugu natura GUZTIZ libre utzi, hiria kolonizatzen, mugarik gabe, nahi duen punturarte hedatzeko?
Ideia utopiko hau buruan izanda lan egin duten hainbat artista daude, haien artean Vladimir Manyuhin artista errusiarra eta Jones de Ro belgiarra. Bi artista hauek bere irudietan mundu apokaliptiko bat irudikatzen dute, non naturaren askatasun hau islatzen da, mundu bat non landareak, gizakien araurik gabe, hiria hartzen dute.
Vladimir Manyuhin
Jones de Ro