2012/10/19

TXORITOKIA: Sareen posibilitateak

Txoritokiaren ideiaren inguruan bultaka hasterakoan, egiten den lehenengo erreflexioa materialari buruzkoa da. Kasu honetan, ia beharrezkoa da sare antzeko materialen bat erabiltzea, txoritokiaren barruan egongo diren txoriak ihes ez egiteko. Sareen barruan aukera ugari daude, eta bere malgutasun edo zurruntasuna, edo zuloen tamainaren arabera, aukera ugari ematen ditu, espazio eta forma ezberdinak sortzeko.

Azken finean, txoritokiaren indar guztia, erabiltzen den egituran dago, sarea, elementu egitural hauen arteko lotura arina eta malgua delarik, bere arintasunari eskez, ia ikustezina den elementu bat.



Horrela, goiko bi eredutan egituraren erabileraren bi adibide ezinhobe dauzkagu: 

Lehenik eta behin, Bartzelonako txoritokiaren egitura oso egitura zurruna da, metalezko barra zuzenez osatuta, eta barrak bata bestearengandik oso hurbil daude. Egitura konkretu honen ondorioz, sarea tente mantentzen da, normalean erabiltzen diren materialen modura jokatuz, oso era zurrunean (egurra, metala, hormigoia). 

Beste alde batetik, Argentinako txoritokian, egiturak forma irregular eta organikoak dituzte, borobilduak, eta bata bestearengandik oso urrun kokatuta daude. Hau sarearen propietateen erabileraren handipen bat suposatzen du, izan ere, sarea malgutasun eta askatasun osoz moldatzen da egitura arteko espazio libreari, Argazkian ikusten diren formak sortuz.

EGITURAREN FORMA + KOKAPENA DEFINITUKO DUTE  SAREA + TXORITOKIAREN FORMA

2012/10/11

Transparent opacity


Sarrera honen izenburuarekin definitzen dituzte haien produktuak Swarovsky-ko diseinatzaileek, eta transluzitate hau erabili dute Austrian eraiki duten Crystal Worlds zentruan. Espazio hau museo eta parkea  uztartzen ditu, non Swarovsky-ko  kristal famatuak diren benetako protagonistak. 

Proiektu honen parte bat Regina Dahm Meningenhoven arkitektoak egindako espazioa da. Bertan, malla metaliko batzuk erabiliz kortina moduan espazioen banaketa ematen da, oso era arinean. Era berean, material honen ezaugarriak argiarekin hainbat jolas egitea ahalbidetzen du.


Gure proiektuan material hau erabiltzea erabaki dugu, mugatzaile edo banatzaile baten moduan, lehen aipatutako argi jolasak erabiltzeko. Material hau, egunez, transluzidoa da, beste aldeko paisaia ikustea ahalbidetzen du, baina hala ere  eguzkiaren eta haizearen kontrako hesi egokia da helburu horretarako behar izanez gero. Era berean, gauean argia erabiliz pareta opakoak sortzen dira, intimitateaz aparte, profil oso erakusgarria sortzen dutenak iluntasunean.

2012/10/03

MODULAZIOA

Klasean egindako lanen ideien inguruko aurkezpena entzun ondoren atera dezakegun ideietako bat, modulazioaren garrantzia da. Klasekide asko erabili dugu modulazioa helburu bat edo beste lortzeko, gehienetan erreztasuna montaian, hedakortasun erreza eta modulazioak eskaintzen digun infinitutasuna



Gure lanean ere antzematen da infinitutasun nahi hori, nahiz eta gure intentzioa modulua duen zurruntasuna, eta era bateko malguntasun txikia aukera ezberdinak sortzerako orduan apurtzea den. Forma berezia sortu da, aukera infinituekin, bere lotura sistemari esker.


Modulazioak eskaitzen dituen ezaugarriak oso baloratuak dira arkitekturan, bai handipenak egiterako orduan eskaintzen duen erreztasunagatik, bai modulazioak duen aurrefabrikazio kutsuagatik. Ondoren, modulazio edo handipen/hedapen soluzio ezberdinak erabiltzen dituzten bi proiektu aurkezten dira bi modulo motekin: pieza bakarrez osatutako modulazioa, eta pieza ezberdinez osatutakoa.


Lehena haur klinika baten proiektua da. Kasu honetan, forma jakin eta hedagarri bat erabiltzen da, etorkizunean klinikaren handitzea erresteko asmoz. Pieza estandar bakarra erabiltzen da, baina sortzen dituen angeluen ondorioz, diametro ezberdineko patioak sor daitezke, ezkerreko irudian ikusten den moduan. 


Bigarrena, modulazioa negoziotzat hartu duen empresa baten prototipoa da, Aplihorsa enpresa hain zuzen ere. Azken alditan, askotan ikusten dira etxe mota hauek, erreztasunez hedagarriak, eta erabiltzaile batetik bestera, aukera ugari eskaitzen dituztenak etxea eraldatu eta bakoitzaren beharretara moldatzeko. etxea 14 astetan dago prest eta aukera ugari ematen dituzte, akabera ezberdinekin. Zure etxe desmontablea 59.900 eurotik aurrera.


2012/10/02

MARSELLA: Proposamena hiru esalditan



1_ Kontzeptu nagusia : ERABILGARRITASUNA, hiriburu kulturala bihurtuko denez, beharizan horiek asetuta edukiko ditu, beraz guk hedabide bat proposatzen dugu. Helburua nahi ta ez erabiltzea da, hiriaren parte bihurtuko den elementua sortuz.


2_Erabilgarritasunetik abiatuta, IRISGARRITASUNA. Bide alternatiboak sortu, bai Marsellatik bai puntu ezberdin askotara.



3_MALGUTASUNA, bai forma aldetik bai programak planteatzeko orduan.



2012/10/01

PAUL NAVEDA: Bacterias

Experimental Desgin by Paul Naveda...

Forma hauek erabiliz Venezuelako diseinatzaile baten lanak aurkitu ditugu, tresna mekanikoen bidez gure formetara hurbiltzen diren diseinuak egiten ditu. Cachemir edo Paisley estanpatuan oinarrituta daude, eta torlojuak era untzeak erabiliz sortzen ditu.







MARSELLA: Flotantearen finkapena_ERABILGARRITASUNA


Ildo beretik jarraituz, erabaki genuen ideia nagusi moduan erabilgarria izango zen flotagarri bat sortuko dugu, beraz, ez du zentzu kultural edo artistikoarekin lotura zuzenik. Gutxi gora behera, irisgarritasunaren kontzeptuarekin jolastuz bide kontinental bat sortzera heldu gara, muntaia prozesu batetik abiatuz etengabe birmoldatzen eta birsortzen joango den bide infinitu bat. Lotura hau edozein distantzia egiteko prestatuta egongo litzateke, 100 metro egitetik itsasoan zehar mila 1 egitera iritzi daiteke, eta irudian ikusten den bezala herrialdetik herrialdera mugitzen joan.

Hain moldagarria izanik, forma aukeratzerako orduan erliebeari hobeto egokituko zaizkion piezak aukeratu behar izan ditugu, hala nola "cachemir" antzeko tantak elkar loturik bidea sortuko duten piezak.



Behin forma hauek aukeratuta, elkarren artean lotzeko biderik errezena engranajeak iruditu zaizkigu, milaka aukera ematen dituztelako. Pieza guztien inguruan engranajeak egonik bata besteari lotzeko erak mota askotakoak dira, programari aberastasun handia emanez. Forma irregularrak izanda hutsuneak geldituko direlakoan gomarekin edo material plastiko batekin inguratu dugu flotantea, kontaktu azalera txiki horiek ibilgarriak izango direla bermatzeko.


Ibilbidea egiterako orduan, forma erabilerekin zuzenean erlazionatu ordez, eukera askeak ematen ditugu, eta pieza bakoitzean sistema minimo batzuk jarriz programak erreztasunez txertazea ahalbidetzen dugu. Segun eta munduaren zein partetan kokatuko den behar batzuk izango ditu eta sortzen doan einean jartzen joango dira. Esan beharra dago, minimo batzuk finkatu ditugula:
           

                             1_ Ibiltariak: bidea egingo dutenentzako miradoreak, atseden lekuak...

                             2_Bizikletak

                             3_Instalazio minimoak: komunak

Azken emaitza moduan, itsasoaren gainean ibilbide bat gainjarriko da, honako itxurarekin: