Sarrera honen izenburuarekin definitzen dituzte haien produktuak Swarovsky-ko diseinatzaileek, eta transluzitate hau erabili dute Austrian eraiki duten Crystal Worlds zentruan. Espazio hau museo eta parkea uztartzen ditu, non Swarovsky-ko kristal famatuak diren benetako protagonistak.
Proiektu honen parte bat Regina Dahm Meningenhoven arkitektoak egindako espazioa da. Bertan, malla metaliko batzuk erabiliz kortina moduan espazioen banaketa ematen da, oso era arinean. Era berean, material honen ezaugarriak argiarekin hainbat jolas egitea ahalbidetzen du.
Gure proiektuan material hau erabiltzea erabaki dugu, mugatzaile edo banatzaile baten moduan, lehen aipatutako argi jolasak erabiltzeko. Material hau, egunez, transluzidoa da, beste aldeko paisaia ikustea ahalbidetzen du, baina hala ere eguzkiaren eta haizearen kontrako hesi egokia da helburu horretarako behar izanez gero. Era berean, gauean argia erabiliz pareta opakoak sortzen dira, intimitateaz aparte, profil oso erakusgarria sortzen dutenak iluntasunean.


No hay comentarios:
Publicar un comentario