2012/10/01

MARSELLA: Flotantearen finkapena_ERABILGARRITASUNA


Ildo beretik jarraituz, erabaki genuen ideia nagusi moduan erabilgarria izango zen flotagarri bat sortuko dugu, beraz, ez du zentzu kultural edo artistikoarekin lotura zuzenik. Gutxi gora behera, irisgarritasunaren kontzeptuarekin jolastuz bide kontinental bat sortzera heldu gara, muntaia prozesu batetik abiatuz etengabe birmoldatzen eta birsortzen joango den bide infinitu bat. Lotura hau edozein distantzia egiteko prestatuta egongo litzateke, 100 metro egitetik itsasoan zehar mila 1 egitera iritzi daiteke, eta irudian ikusten den bezala herrialdetik herrialdera mugitzen joan.

Hain moldagarria izanik, forma aukeratzerako orduan erliebeari hobeto egokituko zaizkion piezak aukeratu behar izan ditugu, hala nola "cachemir" antzeko tantak elkar loturik bidea sortuko duten piezak.



Behin forma hauek aukeratuta, elkarren artean lotzeko biderik errezena engranajeak iruditu zaizkigu, milaka aukera ematen dituztelako. Pieza guztien inguruan engranajeak egonik bata besteari lotzeko erak mota askotakoak dira, programari aberastasun handia emanez. Forma irregularrak izanda hutsuneak geldituko direlakoan gomarekin edo material plastiko batekin inguratu dugu flotantea, kontaktu azalera txiki horiek ibilgarriak izango direla bermatzeko.


Ibilbidea egiterako orduan, forma erabilerekin zuzenean erlazionatu ordez, eukera askeak ematen ditugu, eta pieza bakoitzean sistema minimo batzuk jarriz programak erreztasunez txertazea ahalbidetzen dugu. Segun eta munduaren zein partetan kokatuko den behar batzuk izango ditu eta sortzen doan einean jartzen joango dira. Esan beharra dago, minimo batzuk finkatu ditugula:
           

                             1_ Ibiltariak: bidea egingo dutenentzako miradoreak, atseden lekuak...

                             2_Bizikletak

                             3_Instalazio minimoak: komunak

Azken emaitza moduan, itsasoaren gainean ibilbide bat gainjarriko da, honako itxurarekin:





No hay comentarios:

Publicar un comentario