2012/10/03

MODULAZIOA

Klasean egindako lanen ideien inguruko aurkezpena entzun ondoren atera dezakegun ideietako bat, modulazioaren garrantzia da. Klasekide asko erabili dugu modulazioa helburu bat edo beste lortzeko, gehienetan erreztasuna montaian, hedakortasun erreza eta modulazioak eskaintzen digun infinitutasuna



Gure lanean ere antzematen da infinitutasun nahi hori, nahiz eta gure intentzioa modulua duen zurruntasuna, eta era bateko malguntasun txikia aukera ezberdinak sortzerako orduan apurtzea den. Forma berezia sortu da, aukera infinituekin, bere lotura sistemari esker.


Modulazioak eskaitzen dituen ezaugarriak oso baloratuak dira arkitekturan, bai handipenak egiterako orduan eskaintzen duen erreztasunagatik, bai modulazioak duen aurrefabrikazio kutsuagatik. Ondoren, modulazio edo handipen/hedapen soluzio ezberdinak erabiltzen dituzten bi proiektu aurkezten dira bi modulo motekin: pieza bakarrez osatutako modulazioa, eta pieza ezberdinez osatutakoa.


Lehena haur klinika baten proiektua da. Kasu honetan, forma jakin eta hedagarri bat erabiltzen da, etorkizunean klinikaren handitzea erresteko asmoz. Pieza estandar bakarra erabiltzen da, baina sortzen dituen angeluen ondorioz, diametro ezberdineko patioak sor daitezke, ezkerreko irudian ikusten den moduan. 


Bigarrena, modulazioa negoziotzat hartu duen empresa baten prototipoa da, Aplihorsa enpresa hain zuzen ere. Azken alditan, askotan ikusten dira etxe mota hauek, erreztasunez hedagarriak, eta erabiltzaile batetik bestera, aukera ugari eskaitzen dituztenak etxea eraldatu eta bakoitzaren beharretara moldatzeko. etxea 14 astetan dago prest eta aukera ugari ematen dituzte, akabera ezberdinekin. Zure etxe desmontablea 59.900 eurotik aurrera.


2 comentarios:

  1. Modulazioaren harira: zuen helburua BIDE ilimitatu bat egitea bada, baina modulu unitate FINITUEkin, nola izan beharko luke oinarrizko modulu hori? hartutako forma-unitateak, bide funtzioari darraio? bide+funtzio extra betetzeko formarik egokiena al da?

    ResponderEliminar
  2. Modulo unitateak finituak izan behar dira, hau da, forma bat eduki behar dute bide hori osatzen joateko, baina gure kasuan forma bera ez litzateke garrantzitsuena izango, baizik eta horrek ematen dizkigun lotzeko aukerak. Proposatu dugun itxurarekin, lotzeaz aparte inguruan eremu erabilgarri bat osatzen dugu, adibidez barkuak aparkatzea, tranpolinak etab...Azkenengo galderari lotuta, bide+funtzio extra hori lortzeko kosta desberdinetan aurkituko diren erliebeei erantzunez erarik organikoena dela uste dugu.

    ResponderEliminar