Charité ingurua aztertu eta gero ateratako ondorioetatik programa bat lortu ondoren (formakuntzaren bidez, integrazioa lortzea), gure hurrengo pausua bolumetria garatzea izan da.
Oina sortzeko ardatz batzuk jarraitu dira, egitura sartzerakoan erreztasun gehiago izateko. Orokorrean eraikina gune guztiz publikotik (0. solairua, dagoeneko dagoen plazaren amaiera) gune erabat pribatuetara doa, (logelak eta bizitzeko guneak), erdian jarduera erdipribatu-erdi publikoak garatzen direlarik (formakuntza gelak, administrazioa, liburutegia eta otoi egiteko gelak). Azkenean, sortutako oin irregularra aprobetzatu da maila ezberdinekin jolasteko, terrazak sortuz, guk irakasten dugun lorategigintza jarduera hobeto garatzeko.
HOBETZEKO:
Sortutako barne patioen aprobetzamendu maximoa bilatu beharko dugu, hau baita gure eraikinari izaera berezia ematen dion elementua. Garrantzizkoa da Marsellari eskaintzen dizkiogun elementuak egoki garatzea, hau da, eraikin azpiko plaza eta eraikinaren atzekaldean sortutako lorategi/pasabidea.